Covid-19 birusa dela eta osasun-larrialdiaren aurrean hartutako neurriak

2020-03-13

Euskadin osasun-larrialdia dela eta, eta koronabirusaren hedapena geldiarazteko asmoz, IRAURGI BERRITZEN Urola Erdiko Garapen eta Berrikuntza Agentziak jakinarazten du pasa den martxoaren 13tik (ostirala) aurrera, eta berriz ere adierazi arte, ezin izango duela aurrez aurreko arretarik eman Azpeitiko eta Azkoitiko bulegoetan, eta gutxieneko zerbitzuak eskainiko dituela Azkoitiko egoitzan 8:00- 14:00 ordutegian.

Hala ere, erakundeak bere jarduera eta profesional-taldearen zeregina normaltasun osoz mantentzen du, eta, beraz, herritarren eskura jartzen ditu jendearentzako arreta telefonoa 943 85 11 00 eta 943 08 34 69 (enplegu zentroa), www.iraurgiberritzen.eus webgunea eta info@iraurgiberritzen.eus posta elektronikoa, edozein gairi erantzuteko.

Sentitzen dugu neurri honek sor ditzakeen eragozpenak, horrela eta Eusko Jaurlaritzak hartutako jarraibideekin espero dugularik osasun publikoaren alde egitea.

iraiurgi berritzen, elkarlan saio baten irudia