Gaur osteguna, azaroaren 7an, Iraurgi Berritzenek, ZIURekin (Gipuzkoako Zibersegurtasun IndustrialekoZentroa) lankidetzan, lan-saioa egin du Azpeitiko Basazabal Jauregian. Bertan, Urola Erdiko 16 enpresetako IT arduradunek hartu dute parte, eta gai nagusia NIS2 Europako Zibersegurtasun Zuzentarau berria izan da.
Saioan, ZIURek aplikazio-sektoreak, kontzeptu funtsezkoak, jarraitu beharreko urratsak eta araudiarekin lotutako betebeharrak eta epeak aurkeztu ditu. Horrez gain, enpresek eskakizun berrietara arrakastaz egokitzeko gomendioak eta tresnak eskaini dira. Lan saioa eztabaida espazio batekin amaitu da, non parte-hartzaileek NIS2ra eta antzeko beste araudi batzuetara egokitzeko prozesuan izandako esperientziak partekatu dituzten.
Topaketa honek eskualdeko industria zibersegurtasuna indartzeko ahalegin bateratua islatu du, arau-betetzean eta parte hartzen duten enpresen arteko jardunbide egokien trukean aurrera egiteko.