Iraurgi Berritzenek FITUR Nazioarteko Turismo Azokan parte hartu du

2024-01-28
Turismoa

Iraurgi Berritzenek egunotan Madrilen burutzen ari den FITUR Nazioarteko Turismo Azokan parte hartu du.

Euskadiko ordezkaritzaren baitan izan da, Euskadik FITURen duen stand-ean Urola Erdia eskualdeko eskaintza turistikoa sustatzen.

Bertaratu diren profesional nahiz publiko orokorrari Urola Erdia eskualdeko baliabide eta produktu turistikoen berri emateaz gain, erakunde eta enpresa desberdinekin lan bilerak eta harremanak bideratzeko baliatu da azoka.
Manresako udaleko ordezkariekin burutu den lan bilera nabarmendu nahi da eremu honetan, 2023ko azaroan Azkoiti eta Azpeitiko udaletan burutu ziren bilerei jarraipena eman zaie FITURen. Gure eskualdeak eta Manresako udalak partekatzen dugun Inaziotar Bidea bezalako baliabide bat ardatz hartuta, alderdi turistikoan elkarlana sakontzeaz gain, beste eremu batzuetan ere, enpresa-industria sektorea kasu, proiektuak elkarbanatzeko aukerak aztertzen jarraitzeko baliatu da bilera, eta balizko elkarlanerako hitzarmen bat sinatzeaz hitz egin da.

Ana Azkoitia Urteaga Iraurgi Berritzen-eko lehendakaria izan da Iraurgi Berritzen-eko ordezkaritza burutzen, Jesus Mugica Landa Turismo arloko koordinatzailearen laguntzarekin.
Juan Bautista Mendizabal Azkoitiko Udaleko Turismo zinegotzia eta Kontxi Larrañaga Azkoitiko udaleko teknikariak osatu dute Urola Erdiko ordezkaritza.

iraiurgi berritzen, elkarlan saio baten irudia