Urriak 13an Iraurgi Berritzen, Azpeitia eta Azkoitiako Udalen Garapen eta Berrikuntza Agentziak, Enplegu Arloan dituen zerbitzu, ekimen zein proiektuak aurkeztu ziren Zestoako Udaletxean bertako herritarrei, bereziki langabetuei.
Bilera hau Iraurgi Berritzenek Zestoako Udalarekin sinatuta duten akordioaren baitan ospatu zen. Bertan Zestoako hainbat herritarrek parte hartzeaz gain, Iraurgi Berritzeneko Zuzendaria zein Enplegu Saileko teknikariak eta Udaleko hainbat ordezkarik ere parte hartu zuten.