Goi Mailako Administrazio eta finantzetako ikasleak Iraurgi Berritzenera gerturatu dira Enpresa simulatua ikasgaiaren baitan ekintzailetza prozesua ezagutu eta ibilbideko gai desberdinak lehen eskutik ezagutzera. Oraingoan, ekintzaileei zuzenduriko diru laguntzak izan ditugu hizpide. Ekintza hau, Izarraitz Lanbide Heziketa eta Iraurgi Berritzeneko urteetako elkarlanaren eremuan kokatzen da.
Ikasturte guztian zehar ikasleek proiektu ekintzaile bat lantzen dute, eta saio hauen bitartez, beraien proiektua aberastuko duten edukiak bereganatzen dituzte. Aldi berean, ekintzailetza jarduerara gerturapen bat egiten dute, eskualdeko ekintzaileei eskaintzen zaien zerbitzua gertutik ezagutuz.
Eginiko sentsibilizazio ekintza, eskualdeko ekintzailetasuna sustatzea helburu duen KLINK egitasmoaren barruan kokatzen da eta bere ildoetako bat, ekintzailetasunaren ikusgarritasuna eta balorizazioa hezkuntzan lantzea da.