Iraurgi Berritzeneko Enplegu eta Prestakuntza Arloko teknikariek Izarraitz Lanbide Heziketako 2. mailako ikasgelak bisitatu dituzte. Arreta eta Gizarteratzea, Mekanika, Fabrikazio Mekanikoa, Arotzeria, Mekatronika, Erizaintza, Administraritza, Informatika zikloetako zein Zibersegurtasuneko Espezializazio graduko ikasleei zuzendutako saioetan.
Saio hauetan, Enplegu Zentroa eta Orientazio Zerbitzuei buruzko informazioa eman zaie ikasleei, baita Lan Munduratze Programen eskaintza azaldu ere. Halaber, teknikariek gogorarazi dute www.urolanprest.eus webgunearen bidez Iraurgi Berritzeneko Enplegu eta Prestakuntza Datu Basean izena emateko aukera dutela, eta bertan aurkitu dezaketela eskualdeko lan eta prestakuntza eskaintzen inguruko informazio eguneratua.