Jarrai dezagun ekintzaile izaten

2023-04-16

Apirilak 16, Nazioarteko ekintzailearen mundu mailako eguna ospatzen den honetan, gure eskualdean ekintzailetzak duen garrantzia balorean ipini nahi du Ekintzailetza arloko lan talde teknikoak.

Ekintzailetza enpresa berrien sorrera ikuspegitik, izugarrizko erronka da eta askotan egitasmo horren arrakasta edo arrakasta eza, ekintzailearen izaeratik haratago doazen aldagaien esku dago. Edozein kasutan eta inongo dudarik gabe, ekintzailetzak eskualdean aberastasuna sortzen laguntzen duela esan genezake eta gainera enplegua sortzeko gaitasuna duela.

Ekintzaile izatea, jarrera da eta baditu ekintzaileak hainbat bereizgarri, lanerako gaitasuna, diziplina eta usaimena negozio aukera bat non dagoen eta non ez dagoen jakiteko.

2022an zehar, 28 enpresa berri sortu dira Iraurgi Berritzenen zerbitzuetatik pasatu direnak eta teknikariak ziur daude gehiago ere badirela beste bide batzutatik sortu diren enpresak gure eskualdean.

Iraurgi Berritzenetik, Ekintzailetza zerbitzutik pasa diren ekintzaileen irudien bidez, errekonozimendu txiki bat egin nahi zaie, gure eskualdean sortu diren egitasmo guztiei. 

iraiurgi berritzen, elkarlan saio baten irudia