Langabetuentzako ziurtagiri profesional berriak abian ElkarEkin Lanean 2025-2026 proiektuaren baitan

2025-10-20
Enplegua
Urola Erdiko langabetuentzat prestakuntza eta enplegagarritasuna hobetzeko aukerak zabaldu dira urrian, Gipuzkoako Foru Aldundiak finantzatzen duen ElkarEkin Lanean IV 2025-2026 proiektuaren esparruan bi ziurtagiri profesional berri abiatuz: Mendeko pertsonei gizarte-erakundeetan gizarte- eta osasun-arreta eta Txirbil-harroketa bidezko mekanizazioa.

Iraurgi Berritzenek, Enplegu Arlotik, azken urteetan Urola Erdiko enplegua sustatzeko eta langabezia murrizteko ekintza-lerro ezberdinak garatu ditu, eskualdeko eragileekin elkarlanean. Horien artean, ElkarEkin Lanean proiektua nabarmentzen da, zaurgarritasun egoeran edo arriskuan dauden pertsonen enplegagarritasuna indartzeko tresna estrategikoa, gizarteratze eta laneratze ibilbide egokituak eskainiz. Bi prestakuntza-ibilbide jarri dira martxan:

  • Mendeko pertsonei gizarte-erakundeetan gizarte- eta osasun-arreta
    Ikastaro hau urriaren 6an abiatu zen Azpeitiko Basazabal jauregian, Zabaltzen Sarturen eskutik. Saioa 2025eko otsailaren 3ra arte luzatuko da, guztira 370 orduko prestakuntza eskainiz. Ondoren, parte-hartzaileek 80 orduko praktikaldia egingo dute gizarte-erakundeetan.
  • Txirbil-harroketa bidezko mekanizazioa
    Bigarren ikastaroa urriaren 13an hasi zen Azkoitiko Izarraitz Lanbide Heziketan, eta 2026ko apirilaren 22ra arte iraungo du (510 ordu). Bukatutakoan, 15 parte-hartzaileek 80 orduko praktikak egingo dituzte eskualdeko enpresetan.

Halaber, mekanizazioko lehenengo ikastaroko hainbat parte-hartzaile dagoeneko praktiketarako prest daudela jakinarazten diegu eskualdeko enpresei. Aukera honetaz baliatu nahi duten enpresak gurekin harremanetan jartzera animatzen ditugu, honako helbide honetara idatziz: sfernandez@iraurgiberritzen.eus (Sandra Fernández).

iraiurgi berritzen, elkarlan saio baten irudia