Langabezia indizea egonkor Urola Erdian azken urtean

2024-02-26
Tokiko Garapena

Urola Erdian, 2024ko Urtarrila amaieran lanbide Euskal Enplegu Zerbitzuaren arabera 1.211 herritar zenbatu dira langabezia egoeran. Urtarrilean langabetu kopuruak goranzko joera hartu du eta Abenduan baino 24 langabe gehiago zenbatu dira. Iazko Urtarrilarekin alderatuta, aldiz, langabetu bat gutxiago zenbatu da eskualdean.

Iraurgi Berritzenen estimazioen arabera, Urola Erdiko langabezia indizea Urtarrila amaieran %7,5ean kokatu da. Aldiz, Gipuzkoa eta EAE-ren langabezia indizeak %8,3 eta %10,1ean kokatu dira hurrenez hurren, bi kasuetan indizea eskualdekoaren gainetik kokatzen da.

Eskualdeako langabezia indizeari generoaren arabera erreparatuz gero, %5,9 da gizonezkoen indizea eta %9,2 aldiz, emakumezkoen indizea. Urtarrila amaieran, beraz, Urola Erdiko emakumeen langabezia indizea gizonezkoena baino 3 puntu handiagoa da. Gipuzkoa eta EAE-n ere bi generoen artean 3 puntu inguruko diferentzia ikus daiteke.

2023 urteko azken hiruhilekoan bilakaera negatiboa adierazle ezberdinen arabera

Urria eta Abendua artean, lan merkatuko adierazle ezberdinetan bilakaera negatiboa hauteman da. Besteak beste, honako puntuak azpimarratu daitezke:

  • Urola Erdian, Abendua amaieran 13.081 afiliatu zenbatu dira, Iraila amaieran baino 10 afiliatu gehiago. Aldiz, 2022ko Abenduarekin alderatuta, eskualdean 69 afiliatu gutxiago zenbatu dira eta beraz, %0,5eko jaitsiera. Aldiz, epe berean, Gipuzkoa eta EAEren bilakaera positiboa izan da eta %2,0 eta %2,1eko hazkundeak erregistratu dira hurrenez hurren. Urte amaieran, afiliatuen %77,5 erregimen orokorrera bideratzen da. Aldiz, sektore ekonomikoei dagokionean, eskualdeko afiliatuen %42,8 industriara bideratzen da, Gipuzkoa eta EAEren bikoitza.
  • Kontratuen bilakaerari dagokionean urteko azken hiruhilekoan 937 kontratu zenbatu dira Urola Erdian, iaz hiruhileko berean baino %28,0 gutxiago. Kontratu gehien zerbitzuetan eta industrian erregistratu da, kontratuen %69,3 eta %25,7 hurrenez hurren. Era berean, hiruhilekoan zenbatu diren kontratu guztien %69,8 aldi baterakoak izan dira.
  • Dirusarrerak Bermatzeko Expedienteei (DBE) dagokionean, Urola Erdian zenbatutako expediente kopuruak goranzko joeran jarraitzen du eta urte amaieran guztira 626 expediente zenbatu dira. Azken urtean, batez ere bigarren sehilekoan erregistratu den igoera tarteko, %17,7ko hazkundea erregistratu da eskualdean.
  • Amaitzeko, eskualdean, Iraila amaieran indarrean 5 Aldi Baterako Enplegu Erregulazio Expediente (ABEEE) zenbatu dira. Expediente hauek, guztira, 203 langileri eragiten die.

Iraurgi Berritzenek, datozen hilabeteetan eskualdeko adierazle sozioekonomikoen bilakaera aztertzen jarraituko du, uneoro eskualdeko lan merkatuaren bilakaera ezagutu eta eskualdeko sustapen politikak unean-unekoko beharretara egokitzeko asmoarekin.

iraiurgi berritzen, elkarlan saio baten irudia