Urola Erdian, 2023ko Apirila amaieran lanbide Euskal Enplegu Zerbitzuaren arabera 1.171 herritar zenbatu dira langabezia egoeran. Nahiz eta Martxoa eta Apirila artean zenbatutako langabetu kopurua zertxobait handitu, azken urtean izan den bilakaera onak jarraitzen du. Izan ere, iaz Apirila amaieran baino 57 langabetu gutxiago zenbatu dira eskualdean, %4,6 gutxiago.
Iraurgi Berritzenen estimazioen arabera, Urola Erdiko langabezia indizea Apirila amaieran %7,4an kokatu da. Aldiz, Gipuzkoa eta EAE-ren langabezia indizeak %8,1 eta %10,1ean kokatu dira hurrenez hurren, bi kasuetan Urola Erdiko indizea baino altuagoak.
Eskualdeako langabezia indizeari erreparatuz gero generoaren arabera, %5,8 da gizonezkoen indizea eta %9,2 emakumezkoen indizea. Apirila amaieran, beraz, emakumeen langabezia indizea gizonezkoena baino 3 puntu handiagoa da. Gipuzkoa eta EAE-n ere bi generoen artean 3 puntu inguruko diferentzia ikus daiteke.
Urteko lehen hiruhilekoan, lan merkatuko adierazleetan bilakaera ezberdinak
Urteko lehen hiruhilekoari dagokionean, lan merkatuko adierazle ezberdinetan bilakaera ezberdinak hauteman dira. Besteak beste, honako puntuak azpimarratu daitezke:
- Urola Erdian zenbatutako afiliazio kopuruari dagokionean nahiko egonkor mantendu da. Dena den, martxoa amaieran 13.117 afiliatu zenbatu dira eskualdean, iaz hilabete berean baino %0,3 gutxiago. Epe berean, Gipuzkoa eta EAEn %1,2 eta %1,4ko hazkundea erregistratu da.
Aipatzekoa da, Martxoa amaieran, eskualdean zenbatutako afiliatuen %43,4 industriara bideratu izana. Hilabete berean, hurrenez hurren, Gipuzkoa eta EAE-ko afiliatuen %21,7 eta %18,3 bideratzen da sektore honetara.
- Kontratuen bilakaerari dagokionean 2023ko lehen 3 hilabeteetan 1.234 kontratu zenbatu dira Urola Erdian, iaz hiruhileko berean baino %26,0 gutxiago. Kontratuen gehiengoa zerbitzuetan kontzentratu da, kontratu guztien %65,2 hain zuzen ere. Bestalde, hiruhilekoan erregistratu diren kontratuen %29,6 bideratu dira industria sektorera. Era berean, hiruhilekoan zenbatu diren kontratu guztien %65,8 aldi baterakoak izan dira.
- Dirusarrerak Bermatzeko Expedienteei (DBE) dagokionean, Urola Erdian zenbatutako expediente kopurua urteko lehen hiruhilekoan hazi egin da eta iaz hilabete berean baino 10 expediente gehiago zenbatu dira, guztira 559 expediente.
- Amaitzeko, eskualdean, urte amaieran indarrean 5 Aldi Baterako Enplegu Erregulazio Expediente (ABEEE) zenbatu dira. Expediente hauek, guztira, 111 langileri eragiten die.
Iraurgi Berritzenek, datozen hilabeteetan eskualdeko adierazle sozioekonomikoen bilakaera aztertzen jarraituko du, uneoro eskualdeko lan merkatuaren bilakaera ezagutu eta eskualdeko sustapen politikak unean-unekoko beharretara egokitzeko asmoarekin.