Martxan dira oinarrizko prestakuntzako ikastaroak

2021-09-28

Iraurgi Berritzenen Enplegu Arloa, Gipuzkoako Foru Aldundiaren babesarekin, eskualdean zaurgarritasun egoeran edo arriskuan aurkitzen diren langabetuei zuzenduriko “Urola Erdian ElkarEkinez UE3” proiektua garatzen ari da.

Honen helburu nagusia zailtasun egoerak dituzten pertsona langabetuei gizarteratzeko eta laneratzeko ibilbide egokituak eta eraginkorrak eskaintzea da, horretarako eskualde mailako zerbitzuak integratuz.

Proiektu honen baitan, Oinarrizko Konpetentzien ikastaroak martxan dira Azkoitia, Azpeitia eta Zestoan, guztira 50 pertsona inguruk parte hartuko dutelarik. Prestakunta hau Abendurarte luzatuko da eta ondoren partaideen laneratzeko ibilbideak ahalbideratuko dira, bai formakuntzarekin jarraituz, orientazioa eskainiz edo lan munduratzeko programa desberdinetan parte hartuz.

Martxan diren ikastaroak:

  • Oinarrizko konpetentziak 1. Maila (150 ordu). Azkoitia
  • Oinarrizko konpetentziak 2. Maila (240 ordu). Azkoitia
  • Oinarrizko konpetentziak 1. Maila (150 ordu). Azpeitia
  • Oinarrizko konpetentziak 1. Maila (150 ordu). Zestoa
iraiurgi berritzen, elkarlan saio baten irudia