Merkatariak digitalizazioaren erronkari aurre eginez

2020-10-22

Urola Erdiko merkatariek, egun duten digitalizazioaren erronkari aurre egiteko asmoz, Whatsapp Business prestakuntza jaso dute Gipuzkoako Bazkundearen eskutik.

Formakuntza saioak bi egunetan izan dira eta bertan, modu praktikoan eta bakoitzaren mugikorra oinarri hartuta, Whatsapp Business aplikazioak dituen erabilera eta aukeren berri jaso dute.

Saio hauetan, Azkoitia, Azpeitia eta Zestoako merkatariek hartu dute parte, guztira 25 bat partehartzaile inguru eta balorazio oso positiboa egin dute bertaratuek.

Egun kontsumo ohiturak aldatzen ari diren garai hauetan, ezinbestekoa da egokitzen joatea eta badirudi Whatsapp Business-en erabilera hazten dijoan joera bat dela.

iraiurgi berritzen, elkarlan saio baten irudia