Izarraitz LH-eko Goi Mailako administraritza eta enpresako ikasleekin lan saioa

2020-10-23

Azkoitia, 2020ko urriak 23. Aurtengoan ere Izarraitz LHko goi mailako administraritzako ikasleak gerturatu dira, beraien negozio ideak partekatzeko eta ekarpenak jasotzeko. Diru laguntzen inguruan aritu da ekintzailetza arloko lan taldea, abiapuntu harturik ikasleek landuko dituzten negozio ideiak.

Saioa, Iraurgi Berritzenen aurkezpenarekin abiatu da, eta jarraian talde bakoitzak bere negozio ideia aurkeztu du. Jarraian, erakunde desberdinetatik indarrean dauden diru laguntzen berri eman da. Saioa amaitzeko ariketa praktiko bat egin da, eta egia esan, helburua lortu dela esan daiteke. Talde bakoitza, beraiei dagozkien diru laguntzak identifikatzeko gai izan bait da.

iraiurgi berritzen, elkarlan saio baten irudia