Merkataritza Mahai Teknikoa; 2022ko lan lerroak

2022-03-04

Eskualdeko merkatari elkarteek, (Herrixen, Bertan eta Zestoan) 2022ri begira, 3 lan lerro lehenetsi dituzte elkarlanean aritzeko: Eskualdatzearen gaia, kontsumitzaileen sentsibilizazioa eta banaketa zerbitzuaren inguruko azterketa eta egokitzea.

Egun merkataritza bizitzen ari den eraldaketa digital eta sozialaren ondorioz, eskaintzen diren zerbitzuak behin eta berriz egokitu beharra dago, eta identifikatutako aukeren artean, etxez etxeko banaketa zerbitzua ageri da, bereziki bideratua, beraien egunerokoan denbora eskasia edo beste elehentasun batzuk ditzuten kontsumitzaileei. Abiapuntuak desberdinak ditzuten arren, 3 elkarteek, lantzeko nahia erakutsi dute.

Kontsumitzaileen sentsibilizazioari dagokionez, behin eta berriz eta etengabe egin beharreko ekintza dela garbi dute eta etorkizuneko kontsumitzaileak izango diren gazteekin egin behar dela bereziki saiakera. Bigarren seihilekoari begira, ikastetxeekin elkarlanean, bada asmoa gai hau lantzeko.

Eta azkenik eta benetan kezka sortzen duen gaia, merkataritza negozio txikien eskualdatzea. Zenbakiek adierazten dute, gure herrietako intentsitate komertziala beheranzko joeran dijoala baina egia da baita ere bideragarriak diren negozioek ere ez dutela jarraipenek eta honek sortzen du bereziki kezka.

iraiurgi berritzen, elkarlan saio baten irudia