Enpresa-sarea dinamizatu eta ekintzailetzarako aukera berriak sustatzeko ahaleginean, Iraurgi Berritzen-ek NEG AUKERA proiektua garatzeko lidergoa hartu du. Ekintzailetza arlorako estrategia honen helburua da enpresa-sarea identifikatu eta dibertsifikatzea, eskualdeko balio-kate estrategikoetan oinarrituz.
Lankidetzazko metodologia baten bidez –elkarrizketa indibidualak eta ideazio-saioak barne–, jarduera ekonomiko berriak sortzeko eta eskualdeko lehiakortasuna indartzeko gaitasuna duten ekimenak jaso dira.
Lankidetzazko sorkuntza-prozesu bat
Proiektua hainbat fasetan egituratu da. Lehenik, balio-kate desberdinetako enpresekin elkarrizketa indibidualizatuak egin dira. Ondoren, 2024ko urrian sektorekako ideazio-tailer espezifikoak antolatu dira. Topaketa horiek balio-kate bakoitzean aukera zehatzak aztertzeko diseinatu dira.
- Urriaren 10ean: Elikadura sektorean zentratutako tailerra, non Abelur aholkularitza, Elmubas PetFoodGroup, Ameztoi anaiak eta Ederto Harakel taldeak parte hartu zuten.
- Urriaren 17an: Eraikuntza eta altzarien inguruko tailerra. Lan Mobel, Tecnicur, Kibuc Gure Ametsa, Ignacio Zabaleta eraikuntza, Alberdi inmobiliaria eta LUFE enpresen partaidetzarekin.
- Urriaren 24an: Metal-mekanika, makineria eta ekipoen sektoreari eskainitako tailerra, Intza Woerner, Ormola, Alberdi mekanizatuak, Caldereria CPK, Soraluce Hnos eta Sarralle enpresen parte-hartzearekin.
Eskualdeko enpresez gain, beste eragile inspiratzaile batzuk ere parte hartu dute prozesuan, hala nola Basque Culinary Center, URKOME, TKNIKA, BIC Gipuzkoa, HABIC Egur Klusterra eta AFM.
Egindako lana abiapuntu bat da, jasotako ideiak sakonago aztertzeko eta potentzial handiena dutenak identifikatzeko. 2025era begira hauxe izango da hain zuzen erronka Izarraitz Lanbide Heziketa, Urkome, BIC Gipuzkoa eta Tknikak osatzen duten Ekintzailetza Guneaarentzat.