“Nola kudeatu pertsonen talentua enpresan” izan dute hizpide eskualdeko enpresek Ikasiz Programaren baitan ospatu den 4. jardunaldian

2021-05-27

Enpresa Guneako ordezkariek identifikatutako behar eta proposamenei erantzunez, Ikasiz Programaren baitan “Nola kudeatu pertsonen talentua enpresan” gaia landu dute, maiatzak 27an ospatutako jardunaldian.

Bertan, eskualdeko 11 enpresetako ordezkariek hartu dute parte: Astigarraga Kit Line, Alberdi Mekanizatuak, Talleres Arrieta, Sarralle, Domusa, Biele, Ukabi, Ibarmia, Juaristi, Glual eta Lan Mobel enpresetako ordezkariak hain zuzen, IB-ko lan talde teknikoarekin batera.

Partehartzaileek Sidenor enpresaren esperientzia praktikoa zuzenean ezagutzeko aukera izan dute zentzu honetan, Cruz Alberdi Giza Baliabideen arduradunaren eskutik, enpresak Konpetentzien kudeaketa, jardueraren ebaluazioa, feedback-a, potentzialen identifikazioa, kapazitazioa eta garapena banakako garapen planak, posizio kritikoak zein ondorengotza planak eta errekonozimenduen katalogoa bezalako gaiak nola lantzen dituen ezagutuz.

Honez gain, partehartzaileen artean elkarrizketak izan dira, galderak eta ekarpenak egiteko aukera ere izan dutelarik, eta oso balorazio positiboa jaso da beraien aldetik.

iraiurgi berritzen, elkarlan saio baten irudia