“Plataforma Anitzeko Aplikazioen garapena” Goi Mailako Ziklo berriaren eskaintza eskualdean. Enpresa, Enplegu, Udal eta Hezkuntza Guneen elkarlanaren emaitza

2021-05-27

Prestakuntza eskaintza berri honen bitartez, enplegu eta ekonomiaren behar eta joera berriei egokitzeko beste pauso garrantzitsu bat eman berri da eskualdean. Iraurgi Berritzenen lankidetza ereduaren baitan sustatu den eragile arteko elkarlanaren emaitza garrantzitsua izan da. (elkarrekineskualdeaeraldatzen)

Enpresa eta Enplegu Guneetan eskualdeko enpresa industrialekin perfilen beharrak identifikatu eta lan eskaintza desberdinak kudeatzen dira. Enpresekin landutako enplegu beharren aztarnategian jasotako ondorioen arabera, eskaera handien duten profilak identifikatu ziren, hauen artean informatika eta kudeaketa sistema teknikariak.

Profil profesional behar hauei erantzuna emateko bide desberdinak landu dira Hezkuntza Gunearekin: ikastetxeetan ikasleei orientazio programetan berri eman, eta Izarraitz Lanbide Heziketarekin elkarlanean formakuntza eskaintza egokitzeko aukerak aztertu ikastaro berriak eskainiz.

Izarraitz Lanbide Heziketaren erronka, eskualdeko enpresen beharretara egokitutako hezkuntza eskaintzea izanik, Plataforma Anitzeko Aplikazoen garapena Goi Mailako Zikloa eskaintzeko eskaera egin zuen Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailean, eskualdeko enpresen eta udalen babesarekin. Hezkuntza Sailak eskaera onartu duela jakinarazi du, beraz, datorren ikasturtetik aurrera Izarraitz Lanbide Heziketa Zentroak ziklo berri honi hasiera emango dio eskualdean dagoen behar honi erantzunez.

Lorpen hau Enpresa, Enplegu, Udal eta Hezkuntza Guneen arteko elkarlanaren emaitza izan da. Eragile desberdinek erakutsi duten eskualdearekiko kompromezuagatik. Eskerrik asko denoi. (elkarrekineskualdeaeraldatzen).

Bideo honetan eskualdeko eragile ezberdinek ziklo berri honen inguruan egin dituzten testigantzak jasotzen dira.

 

 

iraiurgi berritzen, elkarlan saio baten irudia