Uztailaren 3an, Gipuzkoako Bazkundearen eskutik, eta eskualdeko enpresei zuzenduta, Nazioartekotze arloko oinarrizko prestakuntza eskaini zen.
Prestakuntza saioan, hainbat gai landu ziren, nazioartekotze estrategiaren faseak, planifikazioa, munduko merkatuetaz, arauetaz, eta eginbeharretaz aritu ginen, goizeko zatian.
Arratsaldean aldiz, aduanetaz, erabiltzen diren dokumentuetaz, garraio mota desberdinetaz eta nazioartekotzerako dauden laguntzetaz aritu ginen.
Hizlaria, Aitor Martinez izan genuen eta mezua garbia izan zen, Nazioartekotze prozesua aurrera eramateko, zuzendaritzaren inplikazioa eta ekarpen ekonomikoa ezinbestekoak dira eta gainera, gutxitan jasotzen dela berehalako emaitza.