LANBIDE-euskal enplegu zerbitzuak, ekintzaileei bideratutako diru laguntzak abian ditu eskualdeko ekintzaileentzat.
Laguntza hauek Azpeitiko udalaren bitartez kudeatzen dira, eskualdea ordezkatuz (Azkoitia-Azpeitia-Zestoa-Beizama-Errezil-Aizarnazabal).
Laguntzak, bi motatakoak bereizten dira, batetik, negozio ideia bat duen ekintzaleentzat eta bestetik, bideragarritasun plana landuta izanik, jarduera abian jartzeko azken bultzada behar duten ekintzaileentzat.
Ideiaren kasuan, bi hilabetez negozioaren azterketa lantzeko konpromezua eskatzen da, eta adina eta generoaren arabera, onartuta izan diren ekintzaileek, 1.000 €-1.300€ bitarteko diru laguntza jasoko dute. Gure eskualdearen kasuan, onuradun bakar bat izango da.
Jarduera abian jartzeko laguntzaren kasuan, 3 hilabeteko dedikazio konpromezua eskatzen da eta epealdi hau amaitu ondoren enpresa abian jartzekoa. Hau horrela gauzatzen bada eta adina eta generoaren arabera, 1.500€-1.950€ bitarteko laguntza jasoko onurandun izan den ekintzaileak.