“Pertsonen kudeaketa eredu berriak” proiektua balioan jarri dute enpresek, lan metodologian jarriz fokoa. Kapazitazio kolektiboa batetik, eta ekintzarako banakako plangintzen diseinua bestetik balorean jarri dena

2022-06-24

Eskualdeko enpresetan Pertsonen Kudeaketaren eraldaketa bultzatzea izan du helburu 6 hilabete iraun duen eta IB Enpresa markoan kokatzen den UrolaTalent proiektuak.

Bi lan ildo nagusi landu dira bertan. Enpresek kapazitazio dosis desberdinak jaso dituzte talentuaren kudeaketaren inguruan prozesuan zehar, ondoren paraleloki, bakoitzaren behar konkretuetan fokoa jarri eta egokitutako lan pertsonalizatua landu dutelarik Mondragon Unibertsitateko aditu eta erreztatzaileen laguntzarekin.

Prozesuan zehar enpresek garatu dituzten lan ildoen artean:

  • Formakuntza eta ikaskuntza beharren diagnostikoa.
  • Talentua erakartzeko marka lantzeko estrategia bat diseinatzea.
  • Onboarding-a / harrera plan prozesuak nolakoak izan behar diren definitzea.
  • Pertsonen kudeaketarako plan zuzentzaile bat garatzea

IB Sareko 4 enpresa izan dira protagonista prozesuan (Elkarmedia, Elmubas, Alberdi Mekanizatuak eta Ukabi), Mondragon Unibertsitateko Enpresagintza fakultateko lan taldea aritu delarik aditu lanetan Gipuzkoako Foru Aldundiak finantziatu duen proiektu honetan.

Gaur, ekainak 23, osteguna, esperientziak partekatzeko dinamika egin dugu, bakoitzak prozesuan zehar izandako bizipenak, zailtasunak, lorpenak… elkarbanatzeko aukera izan dutelarik.

iraiurgi berritzen, elkarlan saio baten irudia