Abian da UrolEner proiektu berria: Eskualdeko enpresetan Aurrezki, Efizientzia Energetikoa eta Autokontsumoa energia berriztagarrien bidez landuko da

2022-06-23

Iraurgi Berritzenek, Ikasiz programaren baitan jasotako proposamenei erantzunez, pasa den martxoan “Autokontsumoa eta komunitate energetikoak industria sektorean” lemapean antolatutako jardunaldian, zein agentziak egindako azterketa ezberdinetatik eskualdeko enpresen aldetik jasotako interes eta behar berriei erantzuna emateko asmotan, UrolEner izeneko proiektu berria martxan jarri du, gaur, ekainak 23, osteguna, Basazabal Jauregian ospatu den lan saioaren bitartez. Proiektu honek 2023ko abendura arte iraungo du, eta bertan, eskualdeko 8 enpresek hartuko dute parte.

Helburuak honakoak dira:

  • Eskualdeko enpresen egungo egoera ezagutzea, energiari dagokionez.
  • Egoeraren diagnostiko energetikoa egitea.
  • Faktura energetikoa optimizatzeko hobekuntzak proposatzea.
  • Enpresei energiaren kudeaketarako eta etengabeko hobekuntzarako baliabideak ematea

UrolEner proiektua IkasEkin metodologiaren bitartez landuko da, hau da, ekintzara bideratutako formakuntza prozesu ezberdinak dira, enpresen behar amankomunen arabera antolatuak. Proiektuan zehar, enpresa bakoitzarekin ekintza plan bat lantzeaz gain, energiaren baitako gai zehatzei bideratutako bi ordu inguruko saio bateratuak egingo dira. Ibilbide guztian zehar Txekalde aholkularitzaren laguntza izango da.

Beraz, gaurko lan saioaren ondoren, uztailean zehar, proiektu honetan parte hartuko duten enpresak bisitatuko dira, bakoitzaren jarduera, prozesuak, kontsumoa, fakturazioa, beharrak eta kezkak xehetasunez ezagutuz. Honetaz gain, azken 2 urteko fakturak aztertu, bakarkako elkarrizketak, Instalazioetara bisitak, datuak bildu eta kamara termografikoarekin barridoa egindo dute.

Bisita hauen ostean, 2022ko iraila – 2023ko abendua bitartean 2 orduko lan saioak antolatuko dira energiaren inguruko eduki ezberdinen inguruan. 2023ko abenduan emango zaio amaiera proiektuari, enpresa partehartzaileek lortu dituzten emaitzak, kasu arrakastatsuak, … elkarbanatuko dituztelarik antolatuko den elkartruke eta difusiarako lan saioan.

Proiektu hau, Eskualdeko Energia Mahaiak, Gipuzkoako Foru Aldundiaren Ingurumen eta Obra Hidraulikoen Sailetik jasotako finantziazioaren bitartez landuko da.

iraiurgi berritzen, elkarlan saio baten irudia