Pertsonen Planak garatzen Urola Erdiko industria-enpresetan

2024-12-04
Enpresa
Prozesuan izandako lorpenak eta ikaskuntzak partekatu dituzte enpresek.  

Gaur, abenduak 3, Pertsonen Garapenaren esparruan, pasa den irailean Iraurgi Berritzenek eskualdeko enpresekin abian jarri zuen prozesuaren amaierako saio kolektiboa ospatu da. Bertan parte hartu duten eskualdeko lau industria-enpresek, Lan Mobel S. Coop, Ekintza Mekanizatuak, Astigarraga Kit Line eta Erlo Group-ek, azken hilabeteetan garatutako proiektuetan lortutako emaitzak eta ikaskuntzak partekatu dituzte, beste enpresen ikuspegietatik ikasi eta aberasteko aukera baliatuz. Ekitaldi hau Nerea Urcolaren aholkularitzarekin burutu da eta esperientzia aberasgarria izan da parte hartzaile guztientzat. Proiektua Gipuzkoako Foru Aldundiaren Sustapen Ekonomikoaren babesarekin garatu da. 

Proiektuaren helburua eskualdeko enpresei euren erakundeetan pertsonen garapen planak ezartzen eta hobetzen laguntzea izan da, Formazio-Akzio metodologiaren bidez. Ildo  honetan, enpresa bakoitzaren behar espezifikoei erantzuteko aukera eman du, enpresen arteko elkarrekiko ikaskuntza sustatuz. 

Proiektuaren ondorioz, enpresa partehartzaileek, Pertsonen Planen garapenean aurrerapauso garrantzitsuak eman dituzte, hainbat alderdi aztertu eta hobekuntza ekintzak ezarriz, Aldundiaren Zentzulan Diagnostikoaren ondorioetatik abiatzeko aukera izan dutelarik. 

Azpimarratzekoak dira enpresek landu dituzten gaien artean besteak beste: Zuzendaritza Taldeen atributoak, enpresaren lidergo estiloa eta balore sistema, Erdi mailako arduradunen profilak, Lanpostuen Deskribapenak, Pertsonen Garapenerako Elkarrizketak, Informazioa eta Komunikaziorako ekintzak, eta Lanaren Propositoa. Nabarmentzekoa da ere, proiektuak izan duen inpaktoa,  enpresetako langilegoa eta zuzendaritzaren partehartzea aktiboa sustatuz, hala nola, guztira, 88 pertsonek hartu dute parte. 

Mila esker enpresa ordezkari guztiei eta Nerea Urkolari zuen inplikazioagatik prozesuan zehar.

iraiurgi berritzen, elkarlan saio baten irudia