Ekoizpen Arduradunen Taldeak zehaztu du egitekoa

2024-03-01
Enpresa

Eskualdeko enpresetako 12 Ekoizpen Arduradun bildu dira IKASIZ Programaren lan markoan landuko diren gaietaz eztabaidatu eta elkarrekin lantzeko izango diren ildo nagusiak zehazteko: zertarako, zertan eta nola.

Adostutako helburu nagusien artean:

  • Elkar ezagutu eta elkarrengandik ikasteko espazioak sortzea, gai desberdinetan bakoitzak izan ditzazkeen esperientziak partekatuz.
  • Gai zehatzen inguruan amankomunak izan daitezkeen zailtasun eta erronkak partekatu eta hausnarketa kolektiboak egitea.
  • Aurrera begirako erronken inguruan aditu desberdinekin klabe zehatzetan hausnartu eta operatibara begirako aukerak ikuskatzea.

Elkarrekin partekatzeko identifikatutako lan ildo nagusien artean:

  • Datuen kaptazioa.
  • Fabrikazio prozesuen optimizazoa (Lean manufacturing, Kanban, …).
  • IA (Inteligentzia artifizialaren inpaktua fabrikazio prozesuetan).
  • Lan taldeen kudeaketa (Lidergoa).
  • Erraminten kudeaketa.
  • Makinen segurtasuna, prebentzioa.

Urtean zehar, Ekoizpen Arduradunen Taldea, enfoke desberdinekin landutako dinamikak lantzen joango dira, adostu diren gai zehatzen markoan, egun dituzten esperientzia zehatzak partekatzeko dinamikak sortzea lehenetsi delarik.

iraiurgi berritzen, elkarlan saio baten irudia