Salmentaren erronkak; planifikazioa eta alderdi emozionala

2022-02-25

Otsaileko 3 asteetan zehar, eskualdeko hainbat ekintzaile eta enpresa txiki, salmentaren elementu gakoetaz aritu dira. Jaso dituzten ikasketa eta mezuen artean, planifikazio komertzialak duen garrantziaz aritu dira eta salmentak duen alderdi emozionalaz.

Partehartzaileek aukera izan dute beraien esperientziak eta salmenta teknikak kontrastatzeko eta hobekuntza aukerak identifikatzeko, eta solasaldi interesgarriak sortu dira.

Bidelagun, Grupo Bentas-eko, Vicente Gutierrez eta Ana Blanco egon dira eta etengabeko ikasketa bat izan da beraiei entzutea.

Prestakuntza saio hauek, Klink egitasmoaren baitan kokatzen dira, non bere helburua den, eskualdeko ekintzailetasuna sustatzea eta horretarako beharrezkoak dire baliabilideak eskuragarri ipintzea.

Hurrengo formakuntza, Martxoaren 4an izatea aurreikusten da, “TicketBai-ri egokitutako enpresa” izenpean.

iraiurgi berritzen, elkarlan saio baten irudia