TICKETBAI egitasmoaren aurkezpen saioak Azkoitia, Azpeitia eta Zestoan

2021-04-23

Eskualdeko hiru merkatari elkarteek, Herrixen, Bertan eta Zestoan eta Iraurgi Berritzenek elkarrekin osatzen duten merkataritza mahaiaren baitan kokatu dira apirilaren 20, 21 eta 22an ospatutako TICKETBAI egitasmoaren aurkezpen saioak.

TICKETBAI egitasmoaren helburua, zergadunen jarduera ekonomikoen diru sarrerak kontrolatzea eta, bereziki, amaierako kontsumitzaileak bezero dituzten jarduerenak. Era berean, informazio hori zergadunei beren zerga obligazioak betetzen laguntzeko erabiliko da.

Saioetan gerturatutako partehartzaileek beraien dudak argitzeko aukera izan dute eta bestalde, kezka ere erakutsi zuten sistemaren inplantazioak izan ditzakeen zailtasun eta ezagutza faltak sortzen dituenak, baina aukera ere izan daiteke digitalizazioaren erronkari aurre egin ahal izateko.

Saioak guztiz arrakastatsuak izan dira partehartzaileen aldetik eta hiru herrietan aforoak gainditu dira. Eskertu Gipuzkoako Bazkundeari bere partehartzea.

iraiurgi berritzen, elkarlan saio baten irudia