TICKETBAI proiektuaren nondik norakoak aurkeztu dira Urola Erdiko enpresei

2021-05-24

Iraurgi Berritzen-ek, Gipuzkoako Foru Aldundiko Ogasuna eta Finantza arloarekin lankidetzan, Urola Erdiko enpresei zuzenduta, TICKETBAI proiektua aurkeztu zuen maiatzaren 20an.

Hiru Foru Ogasunek eta Eusko Jaurlaritzak batera abiatutako proiektua den honek, lege eta teknika arloko betebehar batzuk ezartzea du helburu.

Besteak beste, TicketBAI zer den eta zergatik, sistemak TicketBAIra nola egokitu, eta ezarpen-betekizunen oinarrizko ildoak izan zituzten hizpide Maria Del Coro Pereiro Zabala, Estrategia Teknologikoko zuzendari orde nagusiak eta Luis Javier Irastorza Letamendia, Zerga Transformazio Teknologikoko Zerbitzuko buruak.

Aurkezpenaren ostean, eskualdeko enpresen ordezkariek hizlarieri euren zalantzak galdetzeko tarte bat izan zuten.

Iraurgi Berritzen-ek eskerrak eman nahi dizkie partehartzaile guztiei.

iraiurgi berritzen, elkarlan saio baten irudia