Turismo teknikari lanpostua betetzeko deialdia – Iraurgi Berritzen

2019-02-06

Iraurgi Lantzen S.A.-ko Administrazio Kontseiluak lehiaketa-oposizio ireki bidez, Turismoko Teknikari lanpostua betetzeko deialdia ireki du.

Lanpostuaren funtzesko eginbeharra Loiolako Santutegiaren inguruan kokatzen den eskualdeko Turismo Bulegoaren kudeaketaren ardura hartzea izango da, Urola Erdia eskualdeko turismo jardueraren sustapen eta dinamizazioan bultatzeko helburuz.
Besteak beste, hauek dira deialdian parte hartzeko baldintzak:

  • Turismoko Graduari dagokion unibertsitate-titulazioa izatea edo eskuratzeko eskubideak ordaindua izatea, edota Turismo graduaren baliokideren bat izatea, hain zuzen ere Turismoko Diplomatura edo Turismo-enpresetako eta -jardueretako teknikaria (TEJT-TEAT). Atzerriko titulazioak badira, haren homologazioa kreditatzen duen kredentziala izatea.
  • Hizkuntza Eskola Ofizialeko B1 maila ertaina izatea frantsesean eta ingelesean, edo titulazio baliokidea, eta euskarako 3. hizkuntz eskakizuna –EGA– edo baliokidea.
  • B gidabaimena izatea.

Deialdiaren oinarriak eta hautaketa prozesuaren gaineko xehetasunak 2019ko Urtarrilaren 28ko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu ziren, eta horretaz gain urolanprest eskualdeko enplegu gunearen web orrian ere egun horretatik argitaratuta dago.

IB.png
iraiurgi berritzen, elkarlan saio baten irudia