Urola Erdian arriskuan edo zaurgarritasun egoeran dauden pertsonen enplegagarritasuna hobetzeko helburuarekin, ElkarEkin Lanean proiektuak indarrean jarraitzen du 2025-2026 epealdian. 2025ean zehar, guztira 5 ikastaro antolatu dira, eta 75 pertsonak parte hartu dute.
Proiektuak gizarteratze eta laneratze ibilbide egokituak eskaintzen ditu, bertako erakunde, eragile, prestakuntza zentro eta enpresa-sarearekin lankidetzan.
Ikastaroak eta datu nagusiak
1. Fabrikazio Mekanikoko Eragiketak (Otsailak 3 – Ekainak 13)
Izarraitz Lanbide Heziketa
15 parte-hartzaile: 2 emakume eta 13 gizon.
- 9k praktikak egin dituzte.
- 5ek lan-kontratua lortu dute
2. Biltegiaren Kudeaketa (Maiatzak 20 – Uztailak 8)
Zabaltzen Sartu
15 parte-hartzaile: 4 emakume eta 11 gizon.
- Guztiek eskorga gidariaren karneta eskuratu dute.
3. Sukaldaritza + Euskara (Otsailak 10 – Apirilak 8)
Cebanc
15 parte-hartzaile: 11 emakume eta 4 gizon
- Guztiek elikagaien manipulatzaile karneta lortu dute.
- Gainera, Euskararen 20 orduko ikastaroa egin dute.
4. Arreta Mendekotasun Egoeran dauden Pertsonei (Urriak 6 – Otsailak 13)
Zabaltzen Sartu
15 parte-hartzaile: 13 emakume eta 2 gizon
- Ikastaroa martxan dago.
- Euskararen 20 orduko ikastaroa egingo dute
5. Txirbil-arroketako Mekanizazioa (Urriak 13 – Apirilak 22)
Izarraitz Lanbide Heziketa
15 parte-hartzaile: 4 emakume eta 11 gizon
- Ikastaroa abian da.
Balantze orokorra
Edizio honek balioetsi du formakuntza espezializatuak eta praktikoak duten eragina:
- 75 pertsona, profil askotarikoak.
- Lan-merkatuan sartzeko tresna zehatzak.
- Titulazio eta gaitasun eskuragarri eta egiaztagarriak (eskorga gidariaren karneta, elikagaien manipulatzaile karneta, euskarako prestakuntza, praktikak…).
ElkarEkin proiektuak Urola Erdiko gizarte- eta lan-kohesioa sendotzen jarraitzen du, tokiko erakunde, eragile eta prestakuntza zentroen arteko lankidetza indartuz.