Urola Erdiko Industria Enplegu Aztarnategiaren ondorioak aztertu dituzte eskualdeko enpresek

2024-11-21
Enpresa
2025ean Industriaren lehiakortasunaren sustapena eta Talentua erakartzeko ekintzen garapena izango ditu ardatz. Urola Erdiko industriak 100 pertsona laneratzeko beharra izango du datozen bost urteetan.  

 

Iraurgi Berritzenen gobernantza-ereduaren baitan, azaroak 21ean ospatu da Azpeitiko Basazabal Jauregian, Urola Erdiko Enpresa Gunearen urte amaierako lan bilera, gaur egun elkarlan gunea osatzen duten eskualdeko enpresa industrialen ordezkarien partehartzearekin. 

Topagunearen hizpide izan dira, industriaren gaur egungo testuinguru ekonomikoa, Enpresa Arloaren baitan 2024 urtean landu diren proiektuen emaitzen balorazioa, eta 2025erako ekintza planaren aurreikuspena.  

Ildo honetan, IBren lan ereduan oinarrituz, Enpresen Lehiakortasunaren sustapenean jarraituko da kapazitazioaren bitartez, enpresak proposatutako gaiak landuz: eraldaketa digitala, energia berriztagarriak, ekonomia zirkularra eta berrikuntza teknologikoa, pertsonen talentuaren kudeaketa, lanaren zentzua, besteak beste.  

Honetaz gain, Urola Erdia 2022-27 Hausnarketa Prozesutik ateratako beharrei erantzuna emateko helburuz, eskualdeko industria enpresak partehartzen ari diren hainbat egitasmoen jarraipena egin da, Urola Erdiaren posizionamendua hobetzeko asmoz. 

Topagunearen bigarren zatian, Industriaren enplegu aztarnategiaren ondorioak eta talentua erakartzeko egitasmoen balorazioa egin da eskualdeko 18 enpresen partehartzearekin. Iraurgi Berritzenek Urola Erdiko industrian 35 enpresetan egin dituen elkarrizketen ondorioz, datozen bost urteetan eskualdeko industriak 100 pertsona inguru laneratzea aurreikusten du. Bertan aurkeztu dira beharko dituzten profil hauen ezaugarriak, gaitasunak,… eta aurrera begira orokorrean enpresa eta eskualde gisa, helburu hau lortzeko eraman daitezkeen ekintzen inguruko balorazioa egin dute elkarrekin.  

iraiurgi berritzen, elkarlan saio baten irudia