Urolanprest Enplegu Gunea osatzen duten eragileak elkarlanean

2021-10-06

Urolanprest- Urola Erdiko -Enplegu eta Prestakuntza eragileen elkarlan gunearen topagunea ospatu da urriak 6an, Azpeitian Basazabal Jauregian.

Egitasmo hau, Iraurgi Berritzenek eskualdean garatzen duen lankidetza gobernantza ereduaren testuinguruan kokatzen da.

Topagunean eskualde mailan enplegu eta prestakuntza eremuetan diharduten 9 eragile eta 6 udaletako ordezkariak hartu dute parte.Captura_de_pantalla_2021-10-06_a_las_14.16.40.png

Topaguneak aukera eman du enplegu eremuko eragile publiko eta pribatuen artean, gai desberdinak partekatzeko: eskualdearen langabeziaren bilakaera, ezaugarriak eta egoera; gunean garatzen ari diren elkarlan proiektuen jarraipena (besteak beste Urolanprest web orria, UrolanEkin proiektua), eragileen zerbitzuen eskaintzaren aurkezpenak, eta aurrera begirako gunearen hurrengo pausoak.

 

iraiurgi berritzen, elkarlan saio baten irudia