Urolanprest Guneak langabeziaren bilakaera aztertu eta prestakuntza eskaintza indartzeko ekintzak lehenetsi ditu

2019-02-01

Urolanprest Gunea, osatzen duten Urola Erdiko Enplegu eta Prestakuntza eragileak eta udal ordezkariak bildu dira Azpeitian, urtarrilak 31ean Iraurgi Berritzenek koordinatuta.

Urolanprest Gunearen helburua, Urola Erdiko enplegua, orientazioa eta lan-prestakuntzarako eragileen eskaintza bateratua eta eguneratua jasotzeko topagunea elikatu, kudeatu eta eragileekin koordinatzea da, eragileen ikuspegitik behar amankomunen arabera proiektuak garatzeko.

Ildo honetan, Iraurgi Berritzenen gidaritzapean ospatutako bileran, hainbat gai landu dira:

  1. Urolanprest web orriaren eboluzioaren hazkundea positiboa berretsi da, web orriak hilabetero batazbeste dituen 1437 jarraitzaileak azpimarratuz.
  2. Iraurgi Berritzenek, Urola Erdiko herrien langabeziaren bilakaera 2017-2018an eta perfilaren ezaugarri nagusien azalpena egin du. Besteak beste, abenduko datuen arabera 1.359 pertsona daude langabezian, %8,8ko langabezia indizea, gizonezkoetan (%6,7) eta emakumezkoetan (%11,3) berriz. Langabetuen % 70,3ak oinarrizko ikasketak ditu.
  3. Iraurgi Berritzeneko enplegu zentroan jasotzen diren eskaera gehien dituzten perfilen lan eskaerak aurkeztu ziren, hauen artean azpimarratzekoa bertako enpresa industrialak, lanbide heziketako goi mailako zikloak eskatzen dituzten perfilak.
  4. Eragileen aldetik datozen hilabeteetan langabetuei eskainiko diren orientazio zerbitzuak eta prestakuntza ikastaroak azaldu zituzten, kontutan izanda eskualdeko langabetuen perfila.

Eskaintza honen informazio eguneratua urolanprest.eus web orrian jasotzen da eta difusiorako buletinak, mailchimp eta sare sozialak erabiltzen dira.

Amaitzeko, eragileek azken bileran proposaturiko ekintzen inguruan emandako pausoak aztertu eta baloratu dira, datozen hilabeteetako lehentasunezko ekintzak berretsiz: Langabetuen perfilera (batipat emakumeak eta oinarrizko ikasketak) egokitutako prestakuntza eskaintza koordinatua indartzeko hainbat ekintza garatzen jarraitu elkarlanean: langabetuak prestakuntzara bideratu, erakundeekin harremanak indartu eskaintza berria sortzeko, kontratazio konpromesuarekin ikastaroak eta orientazio programak ikastaro teknikoekin antolatu. Hurrengo lan bileraren helburuetako bat, bazterkeria edo arrisku egoeran dauden pertsonen enpleagarritasuna sustatzeko ekintzak aztertzea izango da.

Urolanprest elkarlan gunearen lan dinamikaren balorazio positiboa egin dute parte hartzaileek.

Informazio gehiago www.urolanprest.eus web gunean.

Urolanprest_Gunea_Logoak.png

iraiurgi berritzen, elkarlan saio baten irudia