Martxan da orientazio zerbitzua Zestoan

2019-02-05

Iraurgi Berritzenek, Enplegu eta Prestakuntza arlotik, Orientazio Zerbitzua martxan du Zestoan.

Zerbitzua Urola Erdiko langabe edo enplegua hobetu nahian ari diren langile eta, oro har, enplegua modu aktiboan bilatzeko interesa duen edonori zuzenduta dago. Arreta espezializatua eta banakakoa emanten da, lan eta prestakuntza aukerak hobetzeko eta lana dutenen enpleguaren kalitatea eta iraunkortasuna lortzeko. Zerbitzua astearte arratsaldetan egongo da 14:30tatik 17:00tara, Zestoako Udaletxean, Foru Plaza 1.

HARREMANETARAKO:

Maite Etxezarreta
Ardura: Enplegu Arloa.
Telefonoa: 943 02 60 69
e-maila: orientazioa@iraurgiberritzen.eus
weba: www.iraurgiberritzen.eus

 

iraiurgi berritzen, elkarlan saio baten irudia