Urolanprest Guneak langabeziaren jarraipena aztertu eta prestakuntza eskaintza indartzeko ekintzak lehenetsi ditu

2018-06-26

Urolanprest Gunea, osatzen duten Urola Erdiko Enplegu eta Prestakuntza eragileak udal ordezkariekin bildu dira Azpeitian, pasa den ekainak 15ean, Iraurgi Berritzenek koordinatuta.

Urolanprest Gunearen helburua, Urola Erdiko enplegua, orientazioa eta lan-prestakuntzarako eragileen eskaintza bateratua eta eguneratua jasotzeko topagunea elikatu ,kudeatu eta eragileekin koordinatzea da, eragileen ikuspegitik behar amankomunen arabera proiektuak garatzeko.

Ildo honetan, Iraurgi Berritzenen gidaritzapean ospatutako bileran, hainbat gai landu ziren:

  1. Urolanprest web orriaren eboluzio positiboa berretsi zuten, web orriak hilabetero dituen 1200 jarraitzaileak azpimarratuz.
  2. Iraurgi Berritzenek urola erdiko langabeziaren datuen jarraipena partekatu zuen , zehazki lehen hiruhilabeteko langabetuen perfilaren ezaugarriak. Besteak beste, martxoko datuen arabera 1.363 pertsona daude langabezian, % 8,8ko langabezia indizea, gizonezkoetan (% 6,7) eta emakumezkoetan (% 11,4) berriz. Hauetatik % 67ak oinarrizko ikasketak ditu.
  3. Iraurgi Berritzeneko enplegu zentroan jasotzen diren eskaera gehien dituzten perfilen lan eskaerak aurkeztu ziren, hauen artean azpimarratzekoa bertako enpresa industrialak, lanbide heziketako goi mailako zikloak eskatzen dituzten perfilak.
  4. Eragileen aldetik datozen hilabeteetan langabetuei eskainiko diren zerbitzuak eta Lanbidera eskatu dituzten ikastaroak azaldu zituzten, kontutan izanda eskualdeko langabetuen perfila.

Amaitzeko, eragileek azken bileran proposaturiko ekintzen inguruan emandako pausoak aztertu eta baloratu ziren, datozen hilabeteetako lehentasunezko ekintzak berretsiz: Langabetuen perfilera egokitutako prestakuntza eskaintza koordinatua indartzeko hainbat ekintza (langabetuak prestakuntzara bideratu, erakundeekin harremanak indartu eskaintza berria sortzeko, kontratazio konpromesuarekin ikastaroak eta orientazio programak ikastaro teknikoekin antolatu).

Urolanprest elkarlan gunearen lan dinamikaren balorazio positiboa egin zuten eragile eta udalek.

iraiurgi berritzen, elkarlan saio baten irudia