2020 urteko azken bilera egin dute eskualdeko hiru udalek (Azpeitia, Azkoitia eta Zestoako udalak) eta Enpresa Guneak, egoeraren gertuko jarraipena egiten jarraitzeko, oraingo honekin Covid-19aren pandemia hasi zenetik, 5. Lan bilera izan delarik.
Erakunde desberdinen arteko bilera honetan aztertu diren gaiak, honakoak izan dira.
1. Egoera sozioekonomikoaren diagnostikoa. ERTEk eskualdean egindako eskaerak eta langileengan duen eragina.
- Martxoaren 16tik Azaroak 27aren bitartean, ERTEren 477 eskaera egin dira Urola Erdian, eta horietatik gehienak (377 espediente) zerbitzuen sektorean. Industriari dagokionez, 83 espediente erregistratu dira. Lehen sektorean eta eraikuntzan, 4 eta 13 espediente aurkeztu dira, hurrenez hurren.
- Eskatutako enplegu-erregulazioko espediente guztien % 83,4 jarduera eteteagatik egin dira. Gehien argudiatutako eskaeraren arrazoia “ezinbesteko arrazoiengatik” (399 eskaera) eta “ekoizpen-arrazoiengatik” 69 eskaera izan dira. Antolaketa-arrazoiei eta beste arrazoi batzuei dagokienez, guztira 9 kasu alegatu dira.
- ERTEen eraginari dagokionez, 3.013 langileri eragin die; horietatik 1.597 zerbitzu-sektorean ari dira, eta 1.321 industria-sektorean. Lehen sektorean eta eraikuntzan 32 eta 63 langile kaltetu dira, hurrenez hurren.
Hala ere, erregistratutako ERTEak baliogabetzeari buruzko informaziorik izan gabe jarraitzen dela nabarmendu behar da, ostalaritza sektorea ezik, besteek dagoeneko normaltasun osoz lan egiten baitute.
2. Enpresa Guneko kideekin elkartrukatutako egoeren ondorio nagusiak.
- Lan eta merkatu egoerari buruz, aurreko Urritik alderatuta egoera hobeago batean aurkitzen direnaren berri eman dute enpresa guztiek, gelditurik egon ziren zenbait proiektu ere aktibatu egin direla adieraziz.
- Enpresa bakoitzaren lan sektoreak zeintzuk direnaren arabera, egoera oso desberdina dela ondorioztatu dute, automozioko sektorea, ziurgabetasun handiarekin dagoela nabarmenduz, eta sektore eolikoa, energetikoa eta IKTena portaera ona izaten ari direlarik.
- 2020 urteko fakturazioari dagokionez berriz, eskualdeko batanaz besteko enpresen fakturazioak, %20-ko jeitsierarekin amaituko dituztela aurreikusten dute.
- 2021rako aurreikuspenetan, egoera deberdinekin aurkitzen dira, batzuek lan kargarekin hasiko diren arren, udaberri alderako egoera zein izango den garbi ikusi gabe.
Bilera, udalen eta enpresen arteko lankidetzari eta komunikazioari eusten jarraitzeko interesa azalduz eta, urte haseran beste bilera bat egiteko konpromisoarekin amaitu da.