Zestoa eta inguruko lurraldeko enpresak IB Enpresa Sareko dinamikan murgildu dira

2018-11-30

Pasa dira 2 urte Zestoako Udala IB agentziaren dinamikan sartu zela.

Aitzakia paregabea inguruko lurraldeko enpresetara gerturatzeko 2018. urtean zehar Eskualdea Irekitzen proiektuaren bitartez. Helburu nagusia, enpresa hauek IB dinamika gertutik ezagutzea da eta nola ez baita alderantziz ere, IB-k enpresa hauen errealitatea ezagutzea maila berean, hain zuzen.

IB eta bailarako enpresen arteko harreman ereduan sakontzea bilatu da elkarlan aukera konkretuak ikuskatu ahal izateko. Urtarrila eta ekaina bitartean, banakako bisitak egin dira enpresetara, elkar ezagutu eta ikuspegiak konpartitzen joateko helburuarekin.

Uztailak 12, lehen elkarretaratzea ospatu genuen Zestoako Bainuetxean. Sareko hainbat enpresen eskutik agentziaren markoan urteetan zehar landutako hainbat esperientzia aurkeztu ziren bertan, ondoren dagozkion balorazioak egin eta bertaratutako enpresekin harreman aukera posibleen inguruan eztabaidatu zelarik.

Domusa Teknik, Alberdi Mek, Kimu Bat eta Tecnicur esperientziak ezagutzako aukera eman zieten bertaratutakoei lan bilerak, agentziarekiko harremana balorean jarri eta azken urteetan elkarlanean landutako proiektuak ezagutu ahal izan zituzten. 15 enpresa inguruk hartu zuten parte eta egindako balorazioak oso positiboak izan ziren, ondorioen artean eztabaidan adostutakoa berriro tratatzea bakoitzarekin banakako bisiten bitartez, elkarrekin lanean hasteko aukerak bilatu asmoz.

Iraila eta abendua bitartean egin da banakako bisiten bigarren fase hau, bakoitzaren behar konkretuen inguruan eztabaidatu eta aukerak ikuskatzea izan delarik funtsa.

14 enpresa berri murgildu dira enpresa sare dinamikan eta gaur egun 2019rako akzio plana definitzeko behar konkretuen identifikazio eta lanketan gabiltza lanean.

iraiurgi berritzen, elkarlan saio baten irudia