AZKOITIA: Intsausti Jauregia, Julio Urkijo etorbidea 25 (20720) tel. 943 85 11 00 | AZPEITIA: Sindikatu Zaharra, Enparan kalea 1 - 3 (20730) Tel. 943 02 60 69  | info@iraurgiberritzen.eus

Industria-sinbiosia

  • Ostirala, 12 Otsaila 2016 00:00

Proiektu honen helburua da enpresen artean hondakinak partekatzeko (materialak eta energetikoak) elkartrukatze-sareak eta sinergiak sortzea hiru eskualdeetan, balio-kateko industria desberdinen arteko kooperazioaren bidez. Hau neurri batean industria bateko azpi-produktuak eta hondakinak beste industrietan lehengai gisa erabiliz lortzen da; industria sektorean eta industria sektorearen eta ingurune sozial eta naturalaren artean harremana eta lankidetza handituz.

Aipatutako sinergiek industria-sinbiosiarekin lotutako negozio-eredu berriak definitzea ahalbidetuko duen metodologia baten identifikazioa sustatuko dute.

Proiektu honen ondorioz lortuko diren helburu batzuk honako hauek izango dira:

  • Parte hartzen duten eskualdeen artean balio-kateen karakterizazioa.
  • Merkatuan industria-sinbiosiaren konponbideen karakterizazioa; jarduera ekonomiko berria sortuko dutenak (negozio berriak, existitzen den enpresan jarduera berria edo lanpostu berria sortzea).
  • I+G+b eta hobekuntza teknologikoen bidez hondakinen balioztatzea ahalbidetuko duten alternatiba berriak sustatzea.
  • Hondakinak balioztatzeko ingurumenaren eta ekonomiaren ikuspegitik bideragarriak diren konponbide tekniko berriak finkatzea.

Negozio-aukeren identifikazio modu berrien bitartez, ezagutza eta transferentzia teknologiko handiagoa bilatzen da Zientzia eta Teknologia sareko lan-zentroen eta Gipuzkoako enpresa-sareen artean.

Proiektuaren iraupena: 2015/12/01 - 2016/06/30

Sinbiosis_industrial_logos.png

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onartzen dut