ElkarEkin Lanean proiektuaren baitan eskualdeko langabetuentzat soldadura eta arreta mendekotasun ikastaroak hasiko dira maiatzean

2024-04-16
Enplegua

Iraurgi Berritzen, Enplegu Arlotik, Urola Erdian langabezia murriztu eta enplegua sustatzeko helburuarekin azken urtetan ekintza lerro desberdinak ari da garatzen eskualdeko eragileekin lankidetzan. Hauen artean, zaurgarritasun egoeran edo arriskuan aurkitzen diren langabetuei zuzenduriko “Urola Erdian ElkarEkin Eraginez III – UE3” proiektua aurkitzen da. Honen helburu nagusia zailtasun egoerak dituzten pertsona langabetuei gizarteratzeko eta laneratzeko ibilbide egokituak eta eraginkorrak eskaintzea da, horretarako eskualde mailako zerbitzuak integratuz.

Proiektu honen baitan, eskualdeko langabetuei zuzenduriko Soldadura eta Arreta Mendekotasun ikastaroak emango dira datorren Maiatzetik aurrera.

MIG-MAG SOLDADURA MODULUA MF0101_2 (430 ordu)
Hasiera: Maiatzak 15 – Iraila 23
Ordutegia 8:00 – 14:30 (Maiatza-Ekaina-Uztaila)
14:30-19:30 (Iraila)
Plazak: 12
Lekua: Azkoitia

ARRETA MENDEKOTASUN MODULOA MF1019_2 (130 ordu)
Hasiera: Maiatzak 6 – Ekainak 17
Ordutegia: 9:30-14:00
Plazak: 15
Lekua: Azpeitia

Izena emateko: Sandra 688 873 589 Maite 688 758 494 Maialen 688 759 590.

iraiurgi berritzen, elkarlan saio baten irudia