Eskualdeko industria enpresak datuen babesaren inguruan dituzten betebeharrak ezagutuz

2024-04-19
Enpresa

Gaur, apirilak 18, aurtengo Ikasiz Programaren baitan, Enpresa Gunearen proposamenetan oinarrituta, ikuspegi juridiko batetik adostu den plangintzaren baitan, 2. Informazio jardunaldia ospatu da. Bertan eskualdeko hainbat enpresa industrialek hartu dute parte.

Jardunaldi hau, LKS Aholkularitzaren eskutik izan da, on line formatoan, eta gaurkoan landu duten gaia berriz ondorengoa izan da: “Datuen babesa: Enpresentzako betebeharrak”.

Partehartzaileek datuen babesaren arloko arau-esparrua ezagutu dute. Honetaz gain, datuak babesteko araudiaren kontzeptu eta printzipio orokorrak, eta datuak babesteko araudiak enpresentzat ezartzen dituen betebeharrak ere ezagutu dituzte, enpresa bakoitzak bere betetze maila zenbatetsi ahal izan duelarik.

Ikasiz programaren helburua, eskualdeko enpresen artean informazio, sentsibilizazio eta praktika jardunaldiak antolatzea da, ikasketa prozesu moduan, enpresen kudeaketa eremu desberdinetan (teknologikoa, pertsonak, produkzioa, berrikuntza kudeaketa etab..), enpresengandik jasotako proposamenen arabera.

Plangintzaren baitan antolatu diren gainontzeko jardunaldietan parte hartzeko interesa duten enpresek ondorengo estekaren bitartez eman beharko dute izena.

 

iraiurgi berritzen, elkarlan saio baten irudia