Ekintzaileen Nazioarteko Eguna: tokiko ekintzailetza gure udalerriak bizi berritzen

2024-04-17
Ekintzailetza

Atzo, Apirilak 16, Ekintzaileen Nazioarteko egunean, eskualdean enpresa sortu berri duten ekintzaileak omendu nahi izan zituen Ekintzailetza arloko lan taldeak. Lehenengo aldiz, “Aldaketa ereiten: ekintzaileak eta hauen ekarpena eskualdean” ekitaldia ospatu zen.

Bertan, 2023an enpresa sortu zuten ekintzaileek egindako ahalegina eta eskualdean ehun-sozioekonomikoan izan duten inpaktu positiboa balorean ipini ziren. Guztira, 16 egitasmo berri sortu ziren iazko urtean. Lau ostalaritza jarduerakoak izan ziren, bost jarduera profesionalak, bi merkataritza txikiak, bi osasunari loturiko jarduerak eta hiru beste jarduera batzuk.

Tokiko ekintzailetza honek, eskualdeko herri eta kaleetan zerbitzu eskaintza zabala izaten jarraitzeko aukera ematen du. Beraz, atzoko ekitaldian eskualdeko ekintzaile hauen ausardia eta lana aitortu eta baloratu nahi izan ziren ekintzailetza arlotik, eskualdean lana sortu eta herriak bizirik mantentzen dituztelako.

Ekitaldian, Maria Diez ekintzaile eta Coach-aren hitzaldi motibatzailea entzuteko aukera izan zuten “heroiaren bidaia” kontakizuna oinarri hartuta. Ekitaldia amaitzeko, partehartzaile bakoitzari, oroigarri bat eman zitzaion, eskualdeko margolari den Iñigo Bordak sortua.

 

iraiurgi berritzen, elkarlan saio baten irudia