Proiektu hau zati baten Eusko Jaurlaritzako Garapen Ekonomiko eta LehiakortasunDepartamentuak finantzatua izan da "Etorgai 2014" deialdiaren baitan. I+G+i proiektu honetan, 8 enpresa teknologiko, 2 zentru teknologikok eta bi erakundek hartzen dute parte.
Proiektuaren helburu nagusia tokiko ekoizleez, turismo-zerbitzuen oinarrizko hornitzaileez [jatetxeak, nekazal etxeak] eta azken kontsumitzaileez osatutako ekosistema kudeatzea ahalbidetuko duen plataforma teknologiko bat garatzea da, tokiko produktu eta esperientzia turistikoak koordinatuz banaketaren eta marketinaren bitartez.
Proiektu honen garapenak hiru ekarpen nagusi egitea espero da. Batetik, azken kontsumitzaileengan tokiko produktuen kontsumoa sustatzea. Bestetik, sukaldaritza-zerbitzuetan tokiko produktuen kontsumoa sustatzea eta azkenik, lurraldeko tokiko produktuetan oinarritutako produktu turistiko berrien artikulazioa.
Partaideak:
Laguntzarekin:
![]() |
![]() |
Proiektuaren iraupena: 2014/01/01 - 2016/12/31