Turista independientea edo bere kabuz bitartekaritzarik gabe etorri den turista gaileindu da opor sasoi honetan ohikoa denez, guztira 904 izan direlarik. Taldeko bidai antolatuan etorri direnak aldiz 600 izan dira.
Aurreko urteetako tendentziarekin jarraituz, txangozaleak (Euskal Herrian jatorria dutenak) eta Espainiar turistak (Aste Santuak Euskal Herriko txoko desberdinak bisItatzeko aprobetxatzen dutenak) izan dira gehien, baina narbarmentzekoa da bere kabuz turismoa eginaz dabiltzan atzerritarren igoera, iaz baino %20 gehiago izan direlarik.