- Turismo bulegoko bisitarien afluentzia %50 igo da 2020ko udarekin alderatuz. Espainiar Estatuko jatorriko turismoak gidatu du berpiztea. Atzerritarren eta bidai antolatuen bueltaren esperoan pandemiaren aurreko kopuruetara iristeko.
- Okupazio maila: 22 ostatu / 283 gela / 637 ohe-k osatzen dute eskualdeko alojamendu zerbitzu eskaintza. Bi hilabeteko batazbesteko okupazioa %75ean egon da, ia 30.000 pernoktazio. Okupazio mailari dagokionez pandemia aurreko zifrak gainditu dira eta hau Gipuzkoa eta Euskadiko jarduerak izan duen gorakada nabarmenari lotuta dagoela esan dezakegu, gure eskualdearen kokapen geografikoak Euskadiko hiriburu nahiz edozein lekuak hiru lau eguneko egonaldian ezagutzeko parada bikaina ematen bait du.
- Jarduera turistikoa: Bisita gidatuek oso harrera ona izan dute bertako jende nahiz kanpoko bisitarien aldetik. Bi hilabetean 31 irteera antolatu dira eta batazbesteko partehartzea 11 pertsona irteerako izan da.
- Museoak eta interperetazio zentruak: Eskualdeko bi museo nagusienak, Ekainberri eta Burnibidearen Euskal Museoa Baimendutako edukieraren 100%ean egon dira bi hilabetetan.