60 elkarrizketa baino gehiago, eskualdeko ikasle eta arlo desberdinetako profesionalen artean Elkarrekin Eraikitzen proiektuaren markoan

2022-06-14
Elkarrekin eraikitzen

Ekainak 14 ospatu dugu Elkarrekin Eraikitzen proiektuari dagokion 9. Ikasturte amaierako Ekitaldia. Proeiktuan zehar, bailarako 5 ikastetxeek, 12 irakaslek, 300 ikasle inguruk eta sektore desberdinetako 60 eragile inguruk hartu dute parte (industria, Osasuna, enplegua, ekinztailetza, turismoa, lehen sektorea, gizarte zerbitzuak…)

Ekitaldia, bi atal nagusitan antolatu zen. Lehenik eta behin, ikasleek ikasturtean zehar landu dituzten erronkak aurkezteko aukera izan zuten (Prozesuaren nondik norakoak, Industria sektorea, osasun arloa, cultura eta komunikazioa, enplegua…). Aurkezpenean, prozesuan zehar ikasitakoak eta euren bizipenak elkarbanatu zituzten bertaratuatakoekin. Bigarren zatian berriz, ikastetxe ezberdinetako ikasleek lagunduta mahaingurua egin zen. Ideia eta hausnarketa politak entzun ahal izan genituen bertan:

  • “Prozesuan zehar, taldean lan egiten ikasi dugu”.
  • “Lan taldeak, bakoitzaren interesen arabera antolatu ditugu”.
  • “Eskualdeko errealitate sozioekonomikoa ezagutzea oso interesgarria izan da”.
  • “Egin dugun ibilbidean zehar, taldean hartu ditugu erabaki garrantzitsuenak eta irakasleak laguntzaile papera izan dute”.
  • “Eragileekin elkarrizketak ixtea zenbait kasutan kostatu egin zaigun arren, ondoren bisitak oso interesgarriak izan dira. Oso harrena ona egin digute”.
  • “Hasieran proiektua pixka bat arraroa izan zen, oso irekia, baina interesgarria izan da lan mundua ezagutzeko. Etorkizunerako baliagarria egingo zaigu ikasketa hau”.
  • “Hobekuntzei dagokienez, hautaketarako erronka bat baino gehiago jarri eta proiektu bat baino gehiago lantzeko aukera izatea gustatuko litzaiguke”.

Oro har, 2021/22 ikasturteko edizioa oso positibo baloratu da eta datorren ikasturtera begira, Ikastetxe eta eskualdeko eragileen arteko harremanak estutzen jarraitzeko ahalegina indartzea aurreikusten da.

Elkarrekin Eraikitzen proiektuak ikaslea proiektuaren garapenean nahiz honek dakarren ikasketa prozesuan protagonista egiteaz gain hiru helburu nagusi ditu. Batetik, ikasleen artean ekintzailetzari lotutako balioak eta gaitasunak sustatzea du helburu; besteak beste, iniziatiba edo komunikazio gaitasuna. Lehen helburu hori bete ahal izateko, proiektuak irakasleei metodologia berritzaileekin esperimentatzeko aukera eskaini die. Proiektuaren 3. eta azken helburua, berriz, ikasleek eskualdeko egoera sozioekonomikoaren berri izatea da, etorkizunean lan munduan sartu aurretik dagozkien erabakiak ahalik eta informazio gehienarekin har ditzaten.

{myFlickr}photoset_id=72177720299815368{/myFlickr}

iraiurgi berritzen, elkarlan saio baten irudia