Proiektu honen helburua, eskualdeko enpresei balio erantsi estrategikoa ematea ahalbidetuko duen elkarlan proiektuak exekutatzea izango da, aditu teknologikoen babesarekin: produktu edo merkatuen dibersifikaziorako, bai prozesu produktiboen berrikuntzarako, bai barneekintzailetasuna sustatzeko negozio aktibitate berriekin. Azken helburua, eskualdeko egoera ekonomikoa indartzea da, biztanlegoaren baldintza sozioekonomikoetan eta bizi kalitatean eragina izan dezan.
Gaur egun elkarlanerako interes arlo eta taldeak identifikatu dituztenak 12 enpresa dira. Sektoreak: makina erraminta, galdaragintza, ostalaritzako ekipamenduak, metal mekanika, hidraulika.
Proiektu hau Gipuzkoa sustatzeko programan kokatzen dugu: gizarte eta lurraldean lankidetzarako testuinguruak sortzea helburu duena.