Azken hilabeteetako lan ildo eta proiektuei jarraipena egin eta etorkizunerako hainbat esparrutan aurreikusten diren proiektuen inguruko iritziak jaso, definitu eta dagozkien erabakiak hartzeko bildu dira Ezagutza Sareko kontseilukideak.
Gaur egun, lantzen ari diren hainbat arlo eta proiektuen artean goraipatzekoak dira besteak beste: Enpresa Gunearen arloan Urola Erdian enpresa partaidetza sustatu asmoz aurrera eramaten ari den EnParte proiektua; Prestakuntza Gunearen arloan, Urola Erdiko ikastetxeetako ordezkari eta partehartzaileen hitzetan, bigarren urtez jarraian oso arrakastatsua izan den “Elkarrekin Eraikitzen 2014-2015” proiektua; eta Garapen Gunearen arloan, Urola Erdiko eragile sozioekonomikoekin aurrera eraman den Urola Saretzen proiektua.
Horrez gain, Garapen Guneako Urrategi Alberdi eta Iñaki Portilla kontseilukideen erreleboa eman zen; kontseilukide hauen ordez, Ana Azkoitia eta Agustin Lizarraldek hartu zutelarik ordezkaritza.