Azaroak 24an, Azkoitiko Elkargunean IRAURGI BERRITZEN XIII.TOPAKETAK antolatu dira, “Elkarrekin eskualdea eraldatzen” lelopean. IRAURGI BERRITZENek Azpeitia eta Azkoitiko udal-erakunde publikoen sustapen sozioekonomiko eta berrikuntzarako estrategia bateratzen ditu.
Urtean zehar sustapen ekonomikorako proiektuetan IRAURGI BERRITZENEK elkarlanean aktibatzen dituen eragile desberdinen topagunea da, ordezkari publiko, enpresa eta ikastetxeen partehartzen dutelarik.
Bertan, pasa den urteko eragileengandik jasotako proposamenei erantzunez, gaur egun abian dauden proiektuak aurkeztu dituzte, bai eragileen ordezkariek zuzenean, Nerea Iriarte – Lan Mobel Gerentea- , Koldo Gurutxaga – Floreaga Ikastetxeko Zuzendaria, eta Agustin Lizarralde Azpeitiko Ekonomia Zinegotzia- bai IRAURGI BERRITZENeko Lehendakaria den – Azkoitiko Alkatea Jabier Zubizarreta- eta zuzendariek, Jesus Agirre eta Begoña Beobide.
Iraurgi Berritzenetik garatzen ari diren proiektuetatik azpimarratu besteak beste, enpresen arteko elkarlana eta berrikuntza sustatzera zuzenduak daudenak:
Enpresa traktore eta hornitzaileen elkarlana helburu duen Hornitu Proiektua; Enpresa mekanizazio txikien arteko aliantza Munibe Group; Enpresen Kudeaketa ereduetan partaidetza sustatzeko proiektuak (Enparte Proiektua) eta Enpresen kapazitazio eta sensibilizaziorako jardunaldiak, berrikuntza esparruetan. Hauez gain, Iraurgi Berritzenek Enpresen Dibersifikaziorako garatzen ari den ildoak eta barne ekintzailetasuna sustatzeko lortutako emaitzak aurkeztu dituzte.
Hezkuntzan berriz, azpimarratu gazteen ekintzailetasun baloreak eta metodologia berrien irakasleen formakuntza helburua duen Elkarrekin Eraikitzen Proiektu aurkeztu da eskualdeko ikastetxe guztiek bateratzen dituena. Ildo honetan , ikastetxeek landuko ditzuten IKT eta sare sozialen proiektu berrien ildoak ere azaldu dira.
Topaketan, eskualdearen Enplegua eta langabeziaren datuen eboluzioa azaldu eta aztertu da ere eta honekin batera Ekintzailetasuna sustatzeko bi udalek, Iraurgi Berritzenen eskutik bultzatutako diru laguntzen emaitzak.
Azken urtean garatutako proiektuen aurkezpenaren ondoren mahai inguru bat antolatu da eragile desberdinen artean, eskualdearen etorkizuneko sustapen ekonomikoaren gakoaz mintzatzeko eta elkarrekin, eskualdea berritzen eta eraldatzen jarraitzeko . Ondorioen artean, abian diren proiektuen konsolidazioa eta Iraurgi Berritzenen difusioa eta komunikazioa indartzeko beharra azpimarratu dira .
Ainhoa Aizpuru Gipuzkoako Foru Aldundiko Berrikuntzako Diputatuak, Topaketetan partehartu du eragileekin, Aldundiak ekonomia berpizteko duen plan berriaren ildoak azalduz eta Iraurgi Berritzenen lan lerroak aldundiaren ildo estrategikoekin uztartua daudela adieraziz.
Topaketan eskualdeko 20 enpresa, 5 ikastetxe, Azpeitiko Alkatea Eneko Etxeberria , Azkoitiko alkatea, Jabier Zubizarreta, bi udaletako ekonomia eta hezkuntza zinegotziak, eta IB ko arduradun eta teknikoek hartu dute parte.
{myFlickr}photoset_id=72157661510150401{/myFlickr}