Iraurgi Berritzenek, Enpresa, Ikastetxe eta Udalak elkarlanean garatzen duen elkarlan sare publiko pribatua da, eskualde mailako elkarlan proiektuak garatzen dituena.
Pasa den urtarrilak 27an bildu dira Sareko Kontseilukideak 2016 urtean Urola Erdian esparru desberdinetan garatuko ditugun lan lerro eta proiektuak konpartitzeko, proposamenak kontrastatu eta egitasmo desberdinak baloratzeko elkarrekin.
Enpresa arloan, Ikasi, Hornitu, Enprestuz eta Munibe Group proiektuen ibilbidea konpartitu ziren. Ikastetxeen aldetik berriz, Elkarrekin Eraikitzen , Jolastek eta Sare Sozialen proiektuak; Lanbide Heziketaren baitan eskaintza berria antolatzeko aukerak; eta udal eta erakundeen aldetik, azaroko Topaketen balorazioa, Urola Saretzen egitasmoa eta Gipuzkoako Foru Aldunditik 6 proiektuen finantziaziorako Iraurgi Berritzenek, lortutako 200.000 €ko diru laguntza, besteak beste.
Berrikuntza Teknologikoa eta sozialaren ikuspegitik bailaran abian hasi berri diren proiektu berrien egitasmoak ere kontrastatu ziren: 3D Urola Erdian, Industri Mapa Open Datan, eta UrBerritzen prozesua.
Partaideak:
- Domusa S. Coop. Maria Dominguez
- Gerdau Aceros Esp. Europa S.L. (Cruz Alberdi)
- Lan Mobel S. Coop. (Nerea Iriarte)
- Kimu Bar Ekopaisaia S.L.L. (Pello Igarataundi)
- Floreaga Salestar Ikastetxea (Koldo Gurrutxaga)
- Urola Ikastola Azkoitia-Azpeitia (Mikel Alberdi)
- Azpeitiko Udala (Agustin Lizarralde)
- Azkoitiko Udala (Ana Azkoitia)
- Iraurgi Berritzen (Jesus Agirre)
- Iraurgi Berritzen (Begoña Beobide)
- IB Ezagutza Sarea (Itziar Abarisketa)
- IB Ezagutza Sarea (Jon Zubizarreta)