Ekonomia Sustapen Plana 2015

2016-03-22

2015. urtean ere, abian jarri da sustapen plana. Sustapen planaren helburua, eskualdean sortu diren enpresa eta egitasmoak laguntzea izan da. Orokorrean, 3 laguntza lerro nagusi egon dira, lehendabizikoa langabetuei zuzendua, bigarrena ekonomia sozialeko ekimenei eta hirugarrena, eskualdearentzat estrategikoak diren egitasmoei.

Guztira jaso ditugun eskaerak, 49 izan dira eta gehiengoa langabetuek sortutako enpresak laguntzera bideratua egon da. 4 egitasmo, ekonomia sozialeko izaera zuten enpresak laguntzera bideratu da eta 6 egitasmo babestu dira hirugarren lerroaren baitan. Azkeneko lerro honen baitan, aurkeztu diren egitasmo gehienek, industria jarduera zuten ardatz eta proiektu batek, lehen sektorea.

Orokorrean, balorazio positiboa egin da, aurkeztu diren proiektuekiko.

iraiurgi berritzen, elkarlan saio baten irudia