Negozio ideia bat duzu eta ez dakizu nondik hasi? Zure proiektua aztertzen lagunduko dizun formakuntza berriro martxan da.
Ekainak 13an hasiko den formakuntza, ideia/proiektuaren bideragarritasuna aztertzea nahi duen orori zuzendua dago. Bertan, ekintzaileak bideragarritasuna aztertzeaz gain, negozio bat irekitzerako orduan eman behar diren pausoak ezagutuko ditu.
Ikastaroak hiru asteko iraupena izango du eta 9:30etik 13:30era izango da. Formakuntza batik bat langabetuei bideratuta egongo da.
Ikastaroa LANZITUZ, LAN SOZIETATEAK SORTUZ programaren barruan dago eta langabetuen lan munduratzea sustatzea du xede, Lan Sozietateen eredua oinarritzat hartuz eta ekintzailetasuna sustatuz. Egitasmoa, Europar Fondo Sozialak finantziatu du eta ASLEk (Euskadiko Lan Sozietateen elkartea), Iraurgi Berritzenek, Gipuzkoako Bazkundeak, EHU/UPVko GEZKIk (Gizarte Ekonomia eta Zuzenbide Kooperatiboaren Institutua) eta Euskadiko CCOOk hartzen dute parte.
Informazio gehiagorako jarri harremanetan Iraurgi Berritzenekin telefonoz 943 85 11 00 (Ione Eizagirre) edota emailez ieizagirre@iraurgiberritzen.eus.