Azken fasean sartu da Elkarrekin Eraikitzen 2016/2017

2017-06-08
Elkarrekin eraikitzen

Aurten, eskualdeko 4 ikastetxek eta 200dik gora ikaslek hartu dute parte Elkarrekin Eraikitzen 2016/17 proiektuan. Eragile parte hartzaileei dagokionez, 40 eragiletik gora zenbatu dira. Proiektuaren azken fasean sartu dira dagoeneko.

Ekainaren 2an, ostiralean, ikastetxe ezberdinetako irakasleak bildu eta ikasturtearen ebaluazioa egin zuten. Oro har, egindako ebaluazioa positiboa izan da eta proiektuak datorren urtean ere jarraipena izango du. Datorren ikasturtera begira, hobekuntza lerro ezberdinak identifikatu dira eta horiek landuko dira elkarlanean.

Bestalde, ikasleek eskualdeko eragile ezberdinei egindako bisitak begi onez ebaluatu dira. Ikasleek bisitetan eta elkarrizketetan jaso dituzten esperientzian eta bizipenetan, proiektuaren garapenerako duten garrantzia azpimarratu da.

Amaitzeko, ekainaren 15ean, ostegunean, Azpeitiko udaletxean ospatuko den ekitaldiarekin emango zaio amaiera proiektuari. Bertan, ikastetxe ezberdinetako ikasleek hartuko dute parte.

iraiurgi berritzen, elkarlan saio baten irudia